PROGRAMA ETA ORDUTEGIA :rolling

About & Antolatu zure bisita

Arrietan Biennial arte garaikideko nazioarteko plataforma bat da, 2026ko ekainean Arrietan (Bizkaia) sortua.

Artea eskuragarriagoa egiteko, kultura deszentralizatzeko eta landa-ingurunearekiko loturak sendotzeko bokazioz jaio da. Bere erritmo propioan, intentsitate handiko uneak entzute-, oihartzun-eta hausnarketa-aldiekin uztartzen ditu. Bienaleko urteak artisten, lurraldearen eta komunitatearen arteko harreman berriak sustatzen dituzten artelan, topaketa eta esperientzien ospakizun bihurtzen dira. Tarteko urteak, aldiz, patxadazko denbora gisa ulertzen dira: bizitakoaren arrastoak jaso, prozesuak hausnartu eta argitalpen, solasaldi zein bestelako topaketa-formatuen bidez ikerketa eta elkarrizketa sustatzeko uneak dira.

Uhin baten modura, bienala elkarren segidako bulkaden bidez hedatzen da; horrela, edizio bakoitzaren mugak gainditu eta denborarekin memoria partekatu bat eraikitzen du, Arrietarekiko eta haren ingurunearekiko loturak gero eta gehiago sakonduz.

LAN TALDEA


Número de Registro AS/B/26368/2025 
Zameza Auzoa 52c 
48114 Arrieta, Bizkaia 
NIF: G23927080 
admin@arrietanbiennial.com 

Jasone Miranda-Bilbao 
jasonemb@arrietanbiennial.com 

María Goirigolzarri 
maria@arrietanbiennial.com

 

 

 

ANTOLATU ZURE BISITA

 

 

 

Erakusketa egunak: Ekainaren 20a, 21a, 25a, 26a, 27a, 28a

Ordutegia: 11:00h - 18:00

Nola iritsi?

1. Autoz

2. Autobusez

Ekainaren 20an Bilbo-Arrieta doako autobusa jarriko da. Autobusa 11:00etan irteten da Elkanotik, 7. Autobusa 15:00etan itzuliko da Arrieta-Bilbora (Elkano, 7). Erreserbatu zure lekua HEMEN (BETETA)

Ekainaren 21ean eta 28an doako autobus bat jarriko da Arrietara joateko, 5 lokalizaziotik 6-7-8 lokalizazioetara, etengabe, 15:00ak arte.

Erakusketa ibilbidearen hasiera: San Martin Gotzainaren elizpea, Arrieta (kokapena 1)

Google Mapseko erakusketen ibilbidea: HEMEN (oinez joateko eta itzultzeko ibilbideak gutxi gorabehera 1 h 30 min)

PROGRAMA DESKARGATU [EUS]