Saioa Olmo (Bilbo, 1976) artista, ikertzailea eta arteko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Partaidetza eta elkarlan prozesuekin, zein jokabidearen, komunikazioaren eta antolakuntzaren teknologia erlazionalekin esperimentatzen duen praktika artistikoa garatzen du.
Bere proiektuak maiz honako formatu hauetan gorpuzten dira: talde-ekintza performatiboak, egunerokoa arrotz bihurtzeko gailu erlazionalak, eraikuntza kolektiboko prozesuak, ibilbide gidatuak, instalazio interaktiboak, ikus-entzunezko formatuak edota elkarrizketa-topaketak.
Hainbat lan-ildo jorratu ditu honako gai hauen inguruan: identitate kolektiboa eta lurraldea (Euskadi™, Vuelven las Atracciones eta Transnacional proiektuak), generoa eta feminismoa (Wiki-historias proiektua, zein Plataforma A eta Pripublikarrak taldeekin egindakoak) eta desiraren mekanismoak (Deseos Indisciplinados, La Casa del Mago eta Eromecánica). Gaur egun, etorkizuneko belaunaldiekiko interakzioa (Susurrando el futuro), jatorri ezberdineko eragileen arteko transakzioak (Conversando con el Parque de Doña Casilda eta Fuimos nosotras) eta teknologia erlazionalak (Transarte) landuko ditu.