PROGRAMA ETA ORDUTEGIA :rolling

Idoia Leache
Lay on me

Datak

Ekainaren 20a, 21a, 25a, 26a, 27a, 28a [11:00h-18:00h]

Kokapena

Igarobidea

Edizioa

rolling [2026]

Idoia Leache (Burlata, 1999) Artean graduatua da EHU/UPVn, eta erakunde berean jarraitu zuen bere prestakuntza Ikerketa eta Sorkuntza Masterrarekin. Tabakalerako JAI eta Mataderoko PEEPA bezalako programetan parte hartu du.

Bere lana hainbat beka eta sarirekin aitortu dute, horien artean, Ertibil Bizkaia, Nafarroako Artista Gaztearen Saria, Bilbaoarte Fundazioaren espazio-lagatze beka eta Nafarroako Gobernuaren Arte Plastiko eta Bisualetarako Laguntzak. Bakarkako zein taldekako erakusketa ugari egin ditu hainbat gunetan, hala nola Oteiza Museoan, Sala Rekalden, Uharte Zentroan eta EtHall Galerian, baita ArtNou, Harriak eta GetxoArte bezalako egitasmoetan ere.

Heréticas arte-kolektiboko kidea da. Kolektibo honek performancetik abiatutako ekoizpen kolektiborako forma berriak esploratzen ditu, eta euren proposamenak Rekalde Lanean, Inmersiones Gasteiz, Bulegoa z/b edota Eremuak bezalako plataformetan aurkeztu dituzte.

INSTAGRAM

Idoia Leache Idoia Leache Idoia Leache