Arrietan Biennial-en lehen programa publikoa, rolling, Brian Massumik Parables for the Virtual: Movement, Affect, Sensation (2002) lanean formulatutako intuizio batean oinarritu zen: mugimendua ez da erabateko geldotasunetik sortzen. Zerbait mugitzen has dadin, aldez aurretik bibrazio bat, zirkulazioan dagoen energia bat, dena martxan jartzeko gai den hasierako indar bat egon behar da.
Ideia horretatik abiatuta, rolling, bienalaren lehen edizioak, mugimendu eragile gisa inauguratu zuen ekitaldia, arte garaikidearen, lurraldearen eta komunitatearen arteko harreman iraunkorra eraikitzeko lehen urratsa eginez. Komisariotza-lanaren helburua topaketa horiek ahalbidetzea izan zen, testuinguruarekin elkarrizketa emankorra sortzeko gai ziren artista talde batekin lan eginez, eta obrek aukeratutako espazioen, bertako biztanleen eta bisitarien artean ustekabeko harremanak sortzeko duten gaitasunean konfiantza jarriz.